|
Astelehena, 2012(e)ko urtarrila(r)en 16-(e)an 09:43etan |
|
Iazko arrakastaren ondoren Hitzaro elkarteak Euskal Dantzen ikastaroekin jarraitzea erabaki du. Majorin izango dira klaseak eta lehenengoa Otsailaren 4ean, larunbatean, izango da.
Aurretik, ikastaroan parte hartzeko, izena eman behar da Hitzaron bertan edo bestela, 943162366 telefonora deituta edo
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
-ra email bat bidalita ere izena ematea posible da.
Matrikularen prezioa 35 eurotakoa da eta izen-emate azken eguna Otsailaren 1a izango da.
Ikastaroan parte hartu nahi dutenak hirui taldetan banatuko dira, eta hortaz, hiru ordutegi ezberdin egongo dira.
11:30etan oinarrizko mailako talde bat egongo da. Arratsaldean, berriz, 15:00etan 1.mailako ikastaroa izango da. Hemen, aurretik oinarrizko ikastaroan parte hartu dutenak egongo dira. Eta azkenik, 16:30etan jarraipeneko ikastaroa egongo da.
Anima zaitezte!

|
|
Share
|
Larunbat goizean igerilekua itxita egongo da |
|
|
|
|
Asteazkena, 2012(e)ko urtarrila(r)en 11-(e)an 21:39etan |
| Datorren larunbatean, hilaren 14ean, eskola arteko uretako jaialdiaren ospakizuna dela eta, igerilekua itxita egongo da goizeko 10:00etatik 12:00etara. |
|
Share
|
2011ko bazkidetza prezioak |
|
|
|
|
Asteazkena, 2012(e)ko urtarrila(r)en 04-(e)an 13:36etan |
Majori Kiroldegiak datorren urtean begiak jarri ditu jada. Ikastaroetako izen emateak martxan daude eta bazkidetzak, datorren astetik hasita, edozein momentuan Harrerara inguratuta, berritu edo izen-emanak egin daitezke.
Bazkidetzako prezio berriak honakoak dira:
- Urteko bazkidetza familiarra:
Ordizian erroldatuak 276.40 €
Ez erroldatuak 295.20 €
- Helduen urteko bazkidetza:
Ordizian erroldatuak 171.30 €
Ez erroldatuak 182.95 €
- Haurren urteko bazkidetza:
Ordizian erroldatuak 107.57 €
Ez erroldatuak 114.90 €
Zenbait berrikuntza dakartza urte berriak Ordiziako kiroldegira. Izan ere, langabetuek eta 24 urtetik beherako ikasleek ehuneko hamarreko beherapenaz gozatzeko aukera izango dute.
|
|
Share
|
|
Bizitzarako jarduera fisikoak zahartze prozesuan |
|
|
|
|
Ostirala, 2011(e)ko abendua(r)en 16-(e)an 14:19etan |
|
Datorren astelehenean, hilaren 19an, Ordiziako Barrena Jauregian Bizitzarako jarduera fisikoak zahartze prozesuan duen garrantziaz arituko da Iñaki Arratibel Doktorea.
Jarduera fisikoaren garrantzia azpimarratuko du arratsaldeko 6etatik aurrera eta gainera, datorren hiruhilekoan Majorik eskainiko duen ikastaro berri eta interesgarri baten inguruan ere arituko da.
|
|
Share
|
Igerilekua goizean itxita egongo da |
|
|
|
|
Ostirala, 2011(e)ko abendua(r)en 09-(e)an 13:46etan |
Bihar, larunbata, igerilekua itxita egongo da goizeko 9:30etatik 12:30ak arte; eskolen arteko igeriketa jaialdia egongo da eta.
Barkatu eragozpenak
|
|
Share
|
|
Igeriketako ikastaro berria martxan da |
|
|
|
|
Asteartea, 2011(e)ko abendua(r)en 13-(e)an 11:28etan |
Urte berria hastearekin batera igeriketako ikastaroetako bigarren hiruhilekoa jartzen da martxan.
Horregatik, igeri egiten ikasi nahi duten haur berriei frogak egiten hasiko gara abenduaren 19tik aurrera. Frogak egin nahi dituztenek zita hartzeko aukera zabalik daukate.
Majoriko Harreratik pasata edo telefonoz deituta, izena ematea posible da gaurtik aurrera.
Zuen zain gaude!
|
|
Share
|
Osteguna, 2011(e)ko abendua(r)en 01-(e)an 19:14etan |
Datorren astean bi jai egun ditugunez kiroldegiko ordutegian aldaketak egongo dira:
Astelehena, asteazkena eta ostirala: 7:00 - 22:00
Asteartea eta osteguna: 8:30 - 14:00
IKASTAROetan ere aldaketak egongo dira. Astelehenean eta ostiralean berdin mantenduko dira, baina, asteartean, asteazkenean eta ostegunean, ez da klaserik izango. |
|
Share
|
|
|
|
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 Hurrengoa > Amaiera >>
|
|
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL |