NOLA NAHI DUZU ETORKIZUNEKO MAJORI KIROLDEGIA IZATEA?

Ideia konkurtso baten bitartez etorkizuneko Majori Kiroldegiaren lerro nagusiak ezarri nahi ditugu. Denon artean prozesu partehartzaile baten bidez somatzen dituzuen Zerbitzuak, eguneroko arazoei irtenbideak, azken finean kiroldegiko beharrak, identifikatu eta arkitekto ezberdinek proposatutako ideiei edukia eman behar diegu.
Zure ekarpenak jasotzea beharrezkoa da, guztiontzako balio duten instalazioak eraikitzeko. Beheragoko estekan zure ekarpenak planteatu iezaizkiguzu.
Ekarpenak jasotzeko epea azaroaren 11tik 25era bitartean izango da, Ordiziako udaleko webgunean, Majori Kiroldegiako webgunean edo Majori Kiroldegiako harreran.