Majori-Kiroldegia, instalazioen arauak Inprimatu E-posta

FITNESS GELAKO ARAUDIA

  1. 16 urtetik beherako gazteek ezin dute gelan sartu eta ezin dituzte bertako materialak erabili.
  2. Adingabeko batek fitness gela erabili nahi badu, bere tutoreetako batek harrerara joan beharko du, baimena emateko.
  3. Ezin daiteke gelan sartu kaleko oinetakoekin ezta txankletekin ere. Kirol oinetakoak eta arropa erabili behar dira.
  4. Erabiltzaileak serie arteko makina utzi beharko du, abonatuek txandaka erabili dezaten.
  5. Entrenamendu amaieran materiala jaso beharko da.
  6. Motxilak, kristalezko botilak eta janaria ezin dira gela sartu.
  7. Eskuoihalaren erabilera gomendagarria da Gimnasioko edozein aparatutan, batez ere ikuspuntu higienikotik. Era berean, derrigorrezkoa izango da aparatu bakoitza izerdiz garbitzea bere erabileraren ondoren.
  8. Gelako monitoreari gure maila eta murrizketak jakinarazi behar zaizkio.
Monitorearekin jarraipena

- 10 € balioko du lehenengo ariketak monitorearekin programatzea. Harreran ordaindu beharko da, txartela erabiliz.
- Ordainketaren ziurtagiria gimnasioko monitoreari aurkeztu behar zaio, aurre ordainketa egiaztatzeko.
- Hurrengo programazioek 5 € balioko dute (aurreko programaziotik 6 hilabete baino gehiago igaro ez badira, betiere).
- Aurreko programaziotik 6 hilabete baino gehiago igaro baldin badira, erabiltzaileak berriro 10 € ordaindu beharko ditu.


ALDAGELETAKO ARAUDIA

  1. Komenigarria da txankletak erabiltzea dutxarako eta aldageletan barrena ibiltzeko.
  2. Zuzendaritzak ez du izango aldageletan galdutako, lapurtutako edo ahaztuta utzitako objektuekiko erantzukizunik.
  3. Hainbat jarduera debekatuta daude aldageletan, besteak beste: bizarra moztea, depilatzea, ilea tindatzea, azazkalak moztea eta higiene pertsonaleko bestelakoak.
  4. 8 urtetik gorako neska/mutilek dagokien aldageletan aldatu beharko dute.
  5. Ezin daiteke aldagelen barruan jan.
  6. Paperak, konpresak, ileak...dagokien zakarrontzira bota behar dira.
  7. Segurtasun arrazoiak direla eta, aldageletan ezin dira aparatu elektrikoak erabili.


LEIHATILAK ERABILTZEKO ARAUAK
  1. Leihatilek 0.50 €-ko txanponekin funtzionatzen dute.
  2. Erabiltzailea eraikinean dagoenean bakarrik erabili ahal izango dira.
  3. Leihatilak hutsik utzi beharko dira egunaren amaieran; gauero mantentze langileek hustuko dituzte.
  4. Zentroa ez da izango leihatiletan utzitako objektuen erantzule.
  5. Leihatiletako giltzak ezingo dira eraikinetik kanpo atera.
  6. Leihatilako giltza galtzen duen erabiltzaileak giltza berria ordaindu beharko du.
  7. Zuzendaritza ez da izango aldageletan galdutako, lapurtutako edo ahaztuta utzitako objektuen erantzule.


SAUNAREN ARAUDIA

  1. Saunan sartu aurretik dutxatzea nahitaezkoa da.
  2. Toalla erabiltzea nahitaezkoa da.
  3. Dutxara zapatilekin sartzea nahitaezkoa da.
  4. Aldageletan hainbat jarduera debekatuta daude, besteak beste: bizarra moztea, depilatzea, ilea tindatzea, azazkalak moztea eta higiene pertsonaleko bestelakoak.
  5. Kanpoan utzi objektu metalikoak, betaurrekoak, ukipen-lenteak, etab.


IGERILEKUAREN ARAUDIA

  1. Bainujantzia, bainu-txanoa eta uretako zapatilak erabili behar dira.
  2. Ur lamina ezberdinetan sartu aurretik dutxatu behar da.
  3. Bainu zonen inguruan ezin da korri egin.
  4. Bainuko zonetan ezin daiteke edan, ezta txiklerik edo bestelakorik jan ere.
  5. Segurtasun arrazoiak direla eta, debekatuta daude joko eta praktika arriskutsuak.
  6. Gaixotasun infekto-kutsakorra duenak ezingo du sartu.
  7. Segurtasuna dela eta, uretan sartu baino lehen, sorosleari jakinarazi zein den zure maila eta izan ditzakezun lesio edo arazoak zeintzuk diren.
  8. Ezin dira erabili koltxonetak, baloiak, hegalak, ezta kristalezko betaurrekoak ere, zentroak antolatutako jardueretan izan ezik.
  9. Mediku preskripzio edo entrenamendu kasuan sorosleari jakinarazi, horretarako ordutegietan, betiere.
  10. Soroslearen jarraibideak jarraitu behar dira, uneoro.
  11. Majori Polikiroldegiko Zuzendaritzak kale bakoitzeko erabiltzaile muga jar dezake, erabilera publikoko igerilekuen araudiak jasotakoa, hain zuzen; halaber, kaleak itxi ditzake igeriketa ikastaroak direla eta, kale horiek erabili behar izateagatik.
  12. Eraikineko materiala barruan bakarrik erabili daiteke, monitoreak eta/edo sorosleak prestatuta.
  13. Erabilera ezberdinetarako guneak errespetatu behar dira (ikastaroak, igeriketa librea...). Gune horiek kolore jakineko konoekin seinaleztatuta daude:

    BERDEA
    bainu librea
    URDINA
    igeriketa leuna
    HORIA igeriketa azkarra
    GORRIA ikastaroak

  14. Mina duenak, uretatik atera eta sorosleari jakinarazi.
  15. Medikuak ziurtatu dezaken egoeretan izan ezik, igerilekuan ezin daitezke etzaulkiak, itzalkiak eta antzeko osagarriak sartu.
  16. Zuzendaritza ez da izango aldageletan galdutako, lapurtutako edo ahaztuta utzitako objektuen erantzule.


INSTALAZIOAK ERABILTZEKO ARAUAK

  1. Ezin daiteke instalazioan erre.
  2. Erabiltzaileek garbi eta txukun mantenduko dituzte eraikina, ekipamendua eta kirol materiala, eta errespetuz tratatuko dituzte langileak eta gainontzeko erabiltzaileak.
  3. Araua urratzen duenak abonatu baldintza galduko du.
  4. Kirol guneetan kirol oinetakoa erabili behar da. Halaber, kirol arropa erabili behar da jarduera eta zerbitzu bakoitzean.
  5. Leihatilak hutsik utzi beharko dira egunaren amaieran; gauero mantentze langileek hustuko dituzte. Zentroa ez da izango leihatiletan utzitako objektuen erantzule. 
  6. Ezingo dira leihatiletako giltzak eraikinetik kanpo atera. Leihatilako giltza galtzen duen erabiltzaileak giltza berria ordaindu beharko du.
 

 

MEDIKU BERRIKUSKETA ETA GALDETEGIA
Edozein kirol egin aurretik, komenigarria da osasun azterketa egitea.
Azterketa pasatzen ez duenaren kasuan, kirola egitea bere erantzukizuna izango da eta eraikina erantzukizun horretatik salbuetsiko da. Majori polikiroldegiko Zuzendaritzak eraikinetan kirola egitea debekatu diezaioke edozeini, osasunerako txarra dela erabakitzen badu eta honek ez badu eskatutako mediku ziurtagiria aurkezten, betiere.

Edonola ere, erabiltzaileak edozein ikastarotan izen ematearekin batera eraikineko mediko galdetegia bete beharko du, egin daitezkeen jardueren inguruan informazio jasotzeko.