|
FITNESS GELAKO ARAUDIA - 16 urtetik beherako gazteek ezin dute gelan sartu eta ezin dituzte bertako materialak erabili.
- Adingabeko batek fitness gela erabili nahi badu, bere tutoreetako batek harrerara joan beharko du, baimena emateko.
- Ezin daiteke gelan sartu kaleko oinetakoekin ezta txankletekin ere. Kirol oinetakoak eta arropa erabili behar dira.
- Erabiltzaileak serie arteko makina utzi beharko du, abonatuek txandaka erabili dezaten.
- Entrenamendu amaieran materiala jaso beharko da.
- Motxilak, kristalezko botilak eta janaria ezin dira gela sartu.
- Eskuoihalaren erabilera gomendagarria da Gimnasioko edozein aparatutan, batez ere ikuspuntu higienikotik. Era berean, derrigorrezkoa izango da aparatu bakoitza izerdiz garbitzea bere erabileraren ondoren.
- Gelako monitoreari gure maila eta murrizketak jakinarazi behar zaizkio.
Monitorearekin jarraipena - 10 € balioko du lehenengo ariketak monitorearekin programatzea. Harreran ordaindu beharko da, txartela erabiliz. - Ordainketaren ziurtagiria gimnasioko monitoreari aurkeztu behar zaio, aurre ordainketa egiaztatzeko. - Hurrengo programazioek 5 € balioko dute (aurreko programaziotik 6 hilabete baino gehiago igaro ez badira, betiere). - Aurreko programaziotik 6 hilabete baino gehiago igaro baldin badira, erabiltzaileak berriro 10 € ordaindu beharko ditu. ALDAGELETAKO ARAUDIA - Komenigarria da txankletak erabiltzea dutxarako eta aldageletan barrena ibiltzeko.
- Zuzendaritzak ez du izango aldageletan galdutako, lapurtutako edo ahaztuta utzitako objektuekiko erantzukizunik.
- Hainbat jarduera debekatuta daude aldageletan, besteak beste: bizarra moztea, depilatzea, ilea tindatzea, azazkalak moztea eta higiene pertsonaleko bestelakoak.
- 8 urtetik gorako neska/mutilek dagokien aldageletan aldatu beharko dute.
- Ezin daiteke aldagelen barruan jan.
- Paperak, konpresak, ileak...dagokien zakarrontzira bota behar dira.
- Segurtasun arrazoiak direla eta, aldageletan ezin dira aparatu elektrikoak erabili.
LEIHATILAK ERABILTZEKO ARAUAK - Leihatilek 0.50 €-ko txanponekin funtzionatzen dute.
- Erabiltzailea eraikinean dagoenean bakarrik erabili ahal izango dira.
- Leihatilak hutsik utzi beharko dira egunaren amaieran; gauero mantentze langileek hustuko dituzte.
- Zentroa ez da izango leihatiletan utzitako objektuen erantzule.
- Leihatiletako giltzak ezingo dira eraikinetik kanpo atera.
- Leihatilako giltza galtzen duen erabiltzaileak giltza berria ordaindu beharko du.
- Zuzendaritza ez da izango aldageletan galdutako, lapurtutako edo ahaztuta utzitako objektuen erantzule.
SAUNAREN ARAUDIA - Saunan sartu aurretik dutxatzea nahitaezkoa da.
- Toalla erabiltzea nahitaezkoa da.
- Dutxara zapatilekin sartzea nahitaezkoa da.
- Aldageletan hainbat jarduera debekatuta daude, besteak beste: bizarra moztea, depilatzea, ilea tindatzea, azazkalak moztea eta higiene pertsonaleko bestelakoak.
- Kanpoan utzi objektu metalikoak, betaurrekoak, ukipen-lenteak, etab.
IGERILEKUAREN ARAUDIA - Bainujantzia, bainu-txanoa eta uretako zapatilak erabili behar dira.
- Ur lamina ezberdinetan sartu aurretik dutxatu behar da.
- Bainu zonen inguruan ezin da korri egin.
- Bainuko zonetan ezin daiteke edan, ezta txiklerik edo bestelakorik jan ere.
- Segurtasun arrazoiak direla eta, debekatuta daude joko eta praktika arriskutsuak.
- Gaixotasun infekto-kutsakorra duenak ezingo du sartu.
- Segurtasuna dela eta, uretan sartu baino lehen, sorosleari jakinarazi zein den zure maila eta izan ditzakezun lesio edo arazoak zeintzuk diren.
- Ezin dira erabili koltxonetak, baloiak, hegalak, ezta kristalezko betaurrekoak ere, zentroak antolatutako jardueretan izan ezik.
- Mediku preskripzio edo entrenamendu kasuan sorosleari jakinarazi, horretarako ordutegietan, betiere.
- Soroslearen jarraibideak jarraitu behar dira, uneoro.
- Majori Polikiroldegiko Zuzendaritzak kale bakoitzeko erabiltzaile muga jar dezake, erabilera publikoko igerilekuen araudiak jasotakoa, hain zuzen; halaber, kaleak itxi ditzake igeriketa ikastaroak direla eta, kale horiek erabili behar izateagatik.
- Eraikineko materiala barruan bakarrik erabili daiteke, monitoreak eta/edo sorosleak prestatuta.
- Erabilera ezberdinetarako guneak errespetatu behar dira (ikastaroak, igeriketa librea...). Gune horiek kolore jakineko konoekin seinaleztatuta daude:
BERDEA bainu librea URDINA igeriketa leuna HORIA igeriketa azkarra GORRIA ikastaroak
- Mina duenak, uretatik atera eta sorosleari jakinarazi.
- Medikuak ziurtatu dezaken egoeretan izan ezik, igerilekuan ezin daitezke etzaulkiak, itzalkiak eta antzeko osagarriak sartu.
- Zuzendaritza ez da izango aldageletan galdutako, lapurtutako edo ahaztuta utzitako objektuen erantzule.
INSTALAZIOAK ERABILTZEKO ARAUAK - Ezin daiteke instalazioan erre.
- Erabiltzaileek garbi eta txukun mantenduko dituzte eraikina, ekipamendua eta kirol materiala, eta errespetuz tratatuko dituzte langileak eta gainontzeko erabiltzaileak.
- Araua urratzen duenak abonatu baldintza galduko du.
- Kirol guneetan kirol oinetakoa erabili behar da. Halaber, kirol arropa erabili behar da jarduera eta zerbitzu bakoitzean.
- Leihatilak hutsik utzi beharko dira egunaren amaieran; gauero mantentze langileek hustuko dituzte. Zentroa ez da izango leihatiletan utzitako objektuen erantzule.
- Ezingo dira leihatiletako giltzak eraikinetik kanpo atera. Leihatilako giltza galtzen duen erabiltzaileak giltza berria ordaindu beharko du.
|