Majori-Kiroldegia, inskripzioak

IKASTAROETAN IZEN EMATEA

Majoriko Polikiroldegiko Zuzendaritzak antolatu dituen ikastaroetan izen emateko epeei buruzko informazioa eta araudia eskuragarri egongo dira eraikinean bertan, web orrian edo 943 88 93 33 telefono zenbakian.


Ikastaro bakoitzean izen-emate bakarra onartuko da.


Aurrez izen ematea:

Aurrez izen emateko epea ekainaren 15ean irekiko da.


Behin betiko ikastaroak argitaratzea:

Irailaren lehenengo astean aldi bateko ikastaroen zerrendak argitaratuko dira web orrian eta eraikineko iragarki-taulan, baita itxaron zerrendan geratu diren pertsonak ere. Informazio gehiagorako 943 88 93 33 telefonora deitu, 7:00etatik-22:00etara (astelehenetik ostiralera).

 

OHARRAK

 

Ikastaroetako araudia


- Izen-emateak balio izateko, orria behar bezala bete eta sinatu beharko da eta ordainketa egiaztatu beharko da aipatutako data baino lehen.

- Urte guztirako matrikulatzen diren erabiltzaileek ez dituzte datuak berriro eman beharko eta ez dute zenbatekoa hiruhilero ordaindu beharko. Hala ere, hiruhilero izen ematen duten erabiltzaileek inskripzio orria berriro bete beharko dute eta hiruhilekoa hasi baino aste bete lehenago egin beharko dute ordainketa, altan egoten jarraitzeko. Inskripzio orria behar bezala ez bada betetzen, edo ordainketa ez bada epeetan egin, plaza bajan emango da.

Instalazioetan sartzeko, beharrezkoa izango da abonatu txartela edo ikastaroko txartela; biak pertsonalak eta besterenezinak izango dira.



Abonatuak ez diren ikastaroko ikasleak, 3.65€-ko fidantza bat jarri beharko dute, ikastaroko txartela izan dezaten, behin ikastaroa bukatu ondoren, txartela itzulitakoan, berriro ere fidantza hori itzuliko zaio.


- Halabeharrez, ikastaroa bertan behera geratuko balitz, zati horri dagokion zenbatekoa bueltatuko litzateke.

- Ikastaroak emateko, hiru egun lehenago gutxieneko pertsona kopuru bat izan beharko dute.

Gutxienekoa beteko ez balitz, ikastaroa bertan behera geratuko litzateke. Eta dirua bueltatuko litzaieke izen emandako pertsonei, lehenbailehen.


- Ikastaroen kalitatea bermatzeko ikastaro bakoitzean egon daitezkeen pertsonen gehiengoa zehaztuko litzateke.

Goizeko eta arratsaldeko ordutegiak dituzten ikastaroetan, txandaka bertaratzen diren erabiltzaileek ordutegia aldatzeko aukera izango dute. Arrazoi justifikatua dela eta, ordutegia aldatzeko aukera dago baita ere, jarduera horretarako ordutegia eskuragarri badago.


- Erabiltzailea eskolak ematen ari bada matrikulatuta ez dagoen ordutegian, bere tokia utzi beharko dio ikastaro horretara doan parte hartzaileari, beste plazarik hutsik egon ezean.

Behin ikastaroaren hiruhilekoa ordainduta dirua ez da bueltatuko, aurretik deskribatutako egoeretan izan ezean.
Hiru hileroko ordainketa modua daukaten abonatuek, datorren hiruhilabetea hasi baina aste bete lehenago ordaindu beharko dute abonua, gainontzekoan baja emango zaie.
Hiru hilabete baten barruan, ikasleek ezingo dute kirol modalitatea edo ikastaroz aldatu.
Hasitako ikastaroetan izena emateko aukera izango da, baldin eta tokirik bada eta hiruhilabete horretako lehen 45 egunetan bakarrik. Hiruhilabete naturaleko gainerako egunetan, itxaron zerrendan izana emanda geratuko da ikaslea.
Ikasleak orduz aldatzeko arrazoi sendoren bat adierazten badu, harreran adierazi beharko du ,teknikariak egokitzat jotzen duenean egingo da aldaketa .
 

- Polikiroldegiko zuzendaritzak, kartel bidez edo telefonoz, erabiltzaileei edozein aldaketaren berri emango die lehenbailehen: ordutegi aldaketak, etab.