|
Majori-Kiroldegia, igerileku zerbitzuak |
 |
 |
|
4 hilabetetatik 36 hilabeterarteko haurtxoei zuzendutako ekintza. Bi helburu bereiz daitezke, bata ludikoa eta bestea funtzionala.
Guztiaren gainetik, haurra uretan gustura aritzea bilatzen dugu.
|
|

|
|
3-12 urte bitarteko haurrei zuzendua. Bost maila ezberdin bereizten dira, haurraren gaitasunen arabera. Ikastaroa baino astebete lehenago egindako froga baten bidez zehaztuko da haurraren igeriketa maila, eta honen arabera talde bat edo beste egokituko zaio. Ekintzaren helburu nagusia haurrak uretan autonomia lortzea eta ondo pasatzea da.
Honez gain, bost mailak gainditzerako igeriketako lau estilo ezberdinak menperatzea lortu nahi dugu.
|
 |
 |
|
Urarekin lehen kontaktua izanez, oinarrizko igeriketa maila lortzea du helburu, uretan naturaltasuna lortuz.
|
 |
|
Oinarrizko igeriketa maila lortuta, erabateko naturaltasuna lortzea du helburu, ahozpez eta ahozgorako igeriketa teknikak hobetuz.
|
 |
|
Igeri tekniken perfekzionamendua lortzea du helburu, baita igeriketan erresistentzia eta abilezia ezberdinak lortzea ere.
|
 |
|
1. hiruhilabetea arazorik gabe igaro ondoren, haurdunaldiak emakumeei sorturiko aldaketak hobeto eramateko ariketak eskaintzen ditu ekintza honek; arnasketa, gimnasia espezifikoa eta aparatu kardiobaskularra landuz.
|

|
|
Edozein sindromek sorturiko zailtasunak dituztenei zuzendutako igeriketa da hau.
Urak eskaintzen dituen onurak aprobetxatuz, zailtasun horiek arindu eta uretan gutxieneko abilezia lortzea du helburu.
|
 |
|
Uretako ekintza, zenbait material erabiliz prestaketa fisiko orokorra hobetzen laguntzen du, muskulu desberdinak lantzan dira erresistentzia moderatuarekin. |
|