Igeriketa Araudia

- Ikastaroz aldatzeko: Hiruhilabete baten barruan, ikasleek ezingo dute kirol modalitate edo ikastaroz aldatu.
- Proba egiteko egunak: Egun bat izango da proba egiteko.
- Ikastaroetan izen emateko: Gutxienez hiruhilabete batez eman beharko da izena ikastaroa egiteko.
- Ikastaroan zehar izena emateko: Hasitako ikastaroetan izena emateko, tokirik bada eta hiruhilabete horretako lehen 45 egunetan bakarrik izango da aukera. Hiruhilabete naturaleko gainerako egunetan, itxaron zerrendan izena emanda geratuko da ikaslea.
- Ikastaroa uzteko: Hiruhilabete naturala bukatzerakoan. Ikastaroa hasi eta 2.egunetik aurrera ezingo da baja eman hiruhilabete naturalak irauten duen bitartean. Hiruhilabete naturalak dirauen bitartean ez da dirurik itzuliko. Lesio, gaixotasun edo ikastarora joatea galarazten duen beste edozein arrazoirik ez du ikastaroa ordaintzeaz salbuetsiko, geroago jarduerarekin segitu nahi bada eta tokia gordeta, gainera.
- Orduak aldatzeko: Orduz aldatzeko arrazoi sendoren bat adierazten badu ikasle batek, irakasleari jakinarazi beharko dio eta teknikaria egokitzat jotzen duenean egingo du aldaketa hori.
- Galdutako klaseak berreskuratzeko: Galdutako klaseak, jarduera beraren barruan bakarrik berreskura ahal izango dira eta irakaslearekin egoki den hitz eginda.
- Txandaka lan egiten duten pertsonak: Goiz eta arratsaldeko orduetan aritzeko aukera emango da, jarduera bakoitzeko programaren barruan beti ere, baina tokirik ziurtatu gabe.

Majori-Kiroldegia, kirol zerbitzuak


 

Koreografia konplexuagoak eta dinamikoagoak, eragin handi eta txikiko mugimendu koordinatuetan oinarritutakoak. Maila aurreratua duen jendearentzat egokia

Eskolatutako haurren trebetasun psiko-gorputzekoak eta espazialak garatzeko jarritako ekintza.

I. maila: Hasiera (5-7) urte. Gimnastikarekin lehen harremana, saltoak, pilota eta erritmo musikala erabiliko da horretarako, psikomo-trizitatean oinarritutakoa.

II. maila: Oinarria (8-10) urte. Honako hauek landuko dira: gorputz-jarrera zuzentzeko (bizkarra, lepoa eta oinak), malgutasuna, eta lehen harremanak saltoekin, birekin eta orekak. Koreografiak lantzen dira kode bereziekin, eskola-eremuko erakus-ketak eginez.

III. maila: Hobekuntza eta lehiaketa.




Gorputzaren erabilketa, malgutasuna eta tinkotasunaren lorpen eta hobekuntzara zuzendutako ekintza. Guzti hau, erorketa, teknika proiekzio eta kontrola zein borroka, oposizio eta beste zenbait ekintza gustagarriak eskeiniz. Hauek denak adin desberdinetara egokituak egonik.

Kirolarekiko gozamena, talde lana eta adiskidetasuna bultzatuko duen jarrera batean oinarriturik.



INTENTSITATE HANDIKO EKINTZAK

Musikaz gidatutako saioak. Bihotz-hodietako sistema hobetzea da helburu nagusia. Gorputzeko gantzaren portzentajea murrizteko balio dutenak.




AEROBIC-A: Koreografia konplexuagoak eta dinamikoagoak, eragin handi eta txikiko mugimendu koordi-natuetan oinarritutakoak. Maila aurreratua duen jendearentzat egokia.

 

 

STEP-A: Aerobic-eko urratsak konbi-natzen dira, altura gutxiko plataforma erabiliz.

 

powerstep

POWER: gihar tonua handiagotzeko, pisu altxaketa. Pisu libreak erabiltzen dira (barrak eta diskoak). Jakineko musikaz lagunduta.
STEP-a: aerobic-eko urratsak konbinatzen dira, altura gutxiko plataforma erabiliz.
spinning

SPINNING-A: Intentsitate handiko ekintza aerobikoa. Bizikleta estatikoaren gainean egiten da, musikaz koordinatuta.
aretodantza

ARETO-DANTZA:(Hasierakoa) salsa, bachata, sevillana, cha cha cha dantza estiloetako oinarrizko pausuak erakusten dituzte egitasmo honetan, musikaren erritmoa jarraituz koreografia bat osatzeko adina ikasten da.
sabeldantza

SABEL DANTZA:Koreografia honetan mugimendu leunak eta bihurriak egiten dira baina beste mugimendu azkarrago eta zakarragoak ere tartekatzen dira eta besoak, aldaka eta bularra erabiltzen dira dantzarako.

INTENTSITATE ERTAINEKO EKINTZAK

Koreografiak lantzen eta giharrak tonifikatzen hasteko ekintzak dira. Hasi berrientzat dira egokiak, eta beste modalitate batzutan hasi nahi dutenentzako.




 

FITNESS- BALL-A: Baloi handi bat erabiliz egiten den entrenamendu-saioa. Eta honako hauek lantzen dira: indarra, bihotz-hodietako erresis-tentzia, malgutasuna eta oreka. 45’.

POWER. DUMBELL-A: Gihar tonua handiagotzeko, pisu altxaketa. Pisu libreak erabiltzen dira (barrak eta diskoak). Jakineko musikaz lagunduta.

 

INTENTSITATE GUTXIENEKO EKINTZAK

Egoera fisikoa, malgutasuna, jarrera-kokapena eta bizi-kalitatea mantendu eta hobetzeko saioak dira. Fitness munduan hasten direnentzako egokia.



MANTENTZEKO: Egoera fisikoan hasteko saio egokiena.

PILATES-A: Zure elastikotasuna eta jarrera-lerrokadura hobetuko duena.

YOGA: Ekintza erlaxatzailea, asana, meditazio eta sentimen-mezuen bidez zure elastikotasuna eta adimen-ongizatea hobetuko duena. 60-80’. 60+: Indarra galtzeari eta lesioei aurre hartzeko saioa.

stretching STRETCHING-A:Muskulu desberdinak eta muskulu-kateak luzatzeko balio du, zenbait teknika eta masaje bidez egiten da. Gorputz kontzientzia hobetzen denez postura bera ere hobetu egiten da, artikulazioen mugimendua handitzen du eta muskulu tonua orekatzen du.
  Share