- Ikastaroz aldatzeko: Hiruhilabete baten barruan, ikasleek ezingo dute kirol modalitate edo ikastaroz aldatu. - Proba egiteko egunak: Egun bat izango da proba egiteko. - Ikastaroetan izen emateko: Gutxienez hiruhilabete batez eman beharko da izena ikastaroa egiteko. - Ikastaroan zehar izena emateko: Hasitako ikastaroetan izena emateko, tokirik bada eta hiruhilabete horretako lehen 45 egunetan bakarrik izango da aukera. Hiruhilabete naturaleko gainerako egunetan, itxaron zerrendan izena emanda geratuko da ikaslea. - Ikastaroa uzteko: Hiruhilabete naturala bukatzerakoan. Ikastaroa hasi eta 2.egunetik aurrera ezingo da baja eman hiruhilabete naturalak irauten duen bitartean. Hiruhilabete naturalak dirauen bitartean ez da dirurik itzuliko. Lesio, gaixotasun edo ikastarora joatea galarazten duen beste edozein arrazoirik ez du ikastaroa ordaintzeaz salbuetsiko, geroago jarduerarekin segitu nahi bada eta tokia gordeta, gainera. - Orduak aldatzeko: Orduz aldatzeko arrazoi sendoren bat adierazten badu ikasle batek, irakasleari jakinarazi beharko dio eta teknikaria egokitzat jotzen duenean egingo du aldaketa hori. - Galdutako klaseak berreskuratzeko: Galdutako klaseak, jarduera beraren barruan bakarrik berreskura ahal izango dira eta irakaslearekin egoki den hitz eginda. - Txandaka lan egiten duten pertsonak: Goiz eta arratsaldeko orduetan aritzeko aukera emango da, jarduera bakoitzeko programaren barruan beti ere, baina tokirik ziurtatu gabe.