Bannerra

UDA 2013ko EGUTEGIAK

Bannerra

Majori - Kiroldegia - Polideportivo, Ordizia
Kanpoko igerilekua ireki dugu! PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Asteazkena, 2013(e)ko ekaina(r)en 12-(e)an 16:04etan

Kanpoko igerilekua larunbat honetan irekiko dugu!

Hilaren 15ean zabalduko dugu kanpoko igerilekua. Hala ere, ordutegi berezia izango dugu datorren astean zehar:

Larunbata, ekainaren 15:

11:00 - 19:30

Igandea, ekainaren 16:

11:00 - 13:30

Ekainaren 17tik 21era:

15:00 - 20:00

  Share

Tenis txapelketako oharra PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Asteartea, 2013(e)ko ekaina(r)en 11-(e)an 18:33etan
Eguraldi txarra dela eta tenis txapelketak ez du arrakasta handirik izan. Partidu asko bertan behera geratu dira euriaren ondorioz. Horregatik, ekainaren 16ra arte luzatuko da lehen txanda.
  Share

Dohako ikastaroa! Curso gratis! PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Astelehena, 2013(e)ko ekaina(r)en 03-(e)an 00:00etan

SASOIAN jarri AIRE LIBREAN!

Ekainaren 5etik 19ra bitartean dohako 5 saio eskainiko dira 18urtetik gorako bazkideei zuzendua.

Saioak astelehen eta asteazkenetan izango dira 19:30etatik 20:30etara.

Informazio gehiagorako galdetu kiroldegiko harreran edota deitu: 943 80 58 80 zenbakira.

 

 

Ponte en FORMA al AIRE LIBRE!

Se ofertan 5 sesiones gratuitas dirigidas a todos los socios mayores de 18 entre las fechas 5 y 19 de junio.

Las sesiones se impartirán de 19:30 a 20:30 los lunes y miércoles.

Para mayor información preguntad en la recepción del polideportivo o llamad al: 943 80 58 80.

 

72 1024x768

Ekainaren 1ean eta 15ean, 14:00etatik 19:30etara, igerilekua itxita egongo da igeriketa txapelketak egongo direlako. Hala ere, Lazkaoko igerilekua erabiltzeko aukera izango duzue Majoriko txartela erakutsita. Lazkaon, larunbatetan, igerilekua 16:00etatik 19:45etara irekitzen dute.

Normal 0 21 false false false ES X-NONE X-NONE
  Share

Ekainaren 1ean eta 15ean igerilekua itxita egongo da PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Asteazkena, 2013(e)ko maiatza(r)en 29-(e)an 19:51etan

Ekainaren 1ean eta 15ean igerilekua itxita egongo da, 14:30etatik 19:30etara, igeriketa txapelketa ezberdinak direla eta. Hala ere, nahi izanez gero, Lazkaoko igerilekua erabiltzeko aukera izango da arratsaldeko 16:00etataik 19:45etara. Sarreran Majoriko bazkide txartela erakustea besterik ez duzue egin beharko.

Barkatu eragozpenak.

 

72 1024x768

Ekainaren 1ean eta 15ean, 14:00etatik 19:30etara, igerilekua itxita egongo da igeriketa txapelketak egongo direlako. Hala ere, Lazkaoko igerilekua erabiltzeko aukera izango duzue Majoriko txartela erakutsita. Lazkaon, larunbatetan, igerilekua 16:00etatik 19:45etara irekitzen dute.

Normal 0 21 false false false ES X-NONE X-NONE
  Share

Haurren igeriketa - Uda 2013 PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Asteartea, 2013(e)ko maiatza(r)en 21-(e)an 12:18etan

Haurren igeriketa ikastaroak eskainiko dira ekainaren 24tik uztailaren 20ra bitartean. Urtean zehar egiten diren sistema berdinean oinarrituko dira eta bost maila ezberdinetan banatuko dira ikastaroak:

Zapaburua, Dordoka, Amuarraina, Izurdea eta Marrazoa. Haur bakoitza egokiago eta gusturago non egongo den jakiteko froga bat egingo diegu.

- Froga eguneko zita hartzeko ekainaren 10etik 15era telefonoz edo harreratik pasata.

- Froga egunak, berriz, ekainaren 17tik 21era izango dira.

Beti bezala, informazio gehiago nahi izanez gero Harreran edo 943 80 58 80 telefonoan.

 

  Share

Maiatzaren 30ean osteguna, greba orokorra PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Larunbata, 2013(e)ko maiatza(r)en 25-(e)an 09:18etan

Maiatzaren 30ean osteguna, greba dela eta, kiroldegia itxita egongo da. Barkatu eragozpenak.

  Share

UDALEKUAK 2013 PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Asteartea, 2013(e)ko maiatza(r)en 21-(e)an 11:42etan

Eskola bukatzeko ez da asko falta eta haur eta gaztetxoak udaz gozatzeko momentua bertan daukagu.

Aurten ere helburu hori lortzeko, disfrutatzeko, udako goizak joko eta kirolez bete nahi ditugu. ekainaren 24tik aurrera goizeko 9:00etataik 13:00etara haurrek kirol ekintza ezberdinak ezagutu eta gozatu ahal izango dituzte, tenis, padel, eskalada, igeriketa, waterpoloa, futbola, saskibaloia, hokey... Txikienek estreinatu berri izango dugun Txiki-parkaz gozatzeko aukera izango dute beste joko eta kirolez gain.

Iaz bezala, aisialdi orduez gain, gosari eta bazkari zerbitzua eskainiko da. Goizeko 7:00etan jasoko ditugu haurrak eta gosaria emango diegu 9:00ak bitartean. Eta eguerdian, bazkaltzen emango diegu 15:00ak bitartean.

Izen emateko adin txikiena 2010 urtean jaiotakoak izango dira. Horrela, haur guztiak bi taldeetan banatuko ditugu. Lehenengo taldean txikienak egongo dira, 2010, 2009, 2008 urtean jaiotakoak. eta bestean, 2007 urtetik aurrerakoak, multikirola taldean sartuko ditugu.

Udalekuetan izena emateko epea bihar irekiko dugu, maiatzaren 22an. Informazio gehiago nahi izanez gero Harreratik pasa edo 943 80 58 80 telefonora deitu.

Zuen zain gaude! Zatozte gurekin udaz gozatzera!

  Share

<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 Hurrengoa > Amaiera >>

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

UDA 2013

Bannerra

Laguntzaileak

Bannerra

Eguraldia Ordizian